Txapelketak, Santa Kurtze jaietan

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 22a, 14:58

Sondikako Udalak jakinarazi duenez, Santa Kurtze ospatuko dute irailaren 13tik 15era bitartean, eta egun horietan egingo diren lehiaketen berri ere eman du: mozorro lehiaketa, 14 urtera bitarteko umeentzat; play back eta dantza-lehiaketa, adin guztietako lagunentzat; gyncana, ume eta gazteentzat; eta marmitako lehiaketa. Datozen asteetan emango dituzte xehetasun gehiago.