Elai Alaik antolatuta, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 49. edizioa hasi zen astelehenean, ekainak 22, eta uztailaren 25era arte iraungo du. Ohikoa den moduan, jaialdian parte hartzen duten talde bi Sondikara etorriko dira. Zehatz-mehatz, Brasilgo Bale Da Cultura Negra do Recifek eta Kazajistáneko Naz talde folkloriko nazionalak ikuskizuna egingo dute barikuan, uztailak 26, 20:00etan, Goronda Beko kiroldegian, eta haiekin batera Gorantzaileak dantza-taldea egongo da. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte.