Txoriskaters Sondikako elkarteak eta Sondikako Udalak “Skate, 15 urte Sondikan” argazki-lehiaketa antolatu dute. Lehiaketaren helburua da 15 urte hauetan skate-pistan egindako argazkiak batzea, eta irudiak irailaren 27ra arte aurkeztu ahalko dira. Bidaltzen diren argazkien artean 10 aukeratuko dira eta ikusgai ipiniko dira Sondikako liburutegian; gainera, hiruk saria jasoko dute. Lehiaketaren informazioa skate-elkartearen Instagram profilean eta www.sondika.eus webgunean argitaratuko dira.