Udal-ikastaroetan izena ematea Sondikan

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 2a, 13:18

Gaurtik, irailak 2, eta irailaren 13ra arte, izena eman daiteke Sondikako udal-ikastaroetan. Izena ematea liburutegian egin behar da, eta bertan ere zozketa egingo da irailaren 17an, 17:00etan.

Onartutakoen zerrenda irailaren 23an ipiniko da eskuragarri liburutegian. Besteak beste, hurrengo ikastaro hauek egongo dira: marrazketa eta pintura, sukaldaritza, ingelesa, zeramika, eskulanak, joskintza eta saloi-dantzak. Informazioa hemen kontsultatu daiteke.