Santa Cruz jaietako txapelketetan izena ematea

a: Juanjo Ortiz 2024ko ira. 3a, 12:32

Santa Cruz jaiak ospatuko dituzte Sondikan irailaren 13tik 15era bitartean, eta zenbait txapelketa antolatuko dira jai-egitarauaren barruan: marmitako, mozorro, playback eta umeentzako ginkana. Txapelketetan izena emateko epea zabalik dago eta mozorro- eta playback-lehiaketei dagokionez, irailaren 11ra arte egin daiteke ludotekan, gaztetxean edo liburutegian; ginkanan parte hartzeko izena ematea, bestalde, irailaren 8ra arte egin daiteke esandako lekuetan. Marmitako-txapelketan izena emateko azken eguna, berriz, irailaren 6a izango da, baina txapelketaren egunean bertan ere egin daiteke. Txapelketaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke.