Ibilbide osasungarria Sondikan

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 5a, 11:02

“Ibilbide osasungarriak” ekimenaren baitan, ekintza antolatu da Sondikan irailaren 18rako. Ordu eta erdiko ibilbidea izango da, eta irteera zein helmuga jubilatuen klubean egongo da. Ekintzak bost euro balio ditu, eta prezioaren barne hamaiketakoa dago. Ibilaldia 10:00etan hasiko da eta bertan edozein adin-tarteko lagunek hartu ahalko dute parte. Izena ematea martitzenetan eta eguenetan egin behar da klubeko bulegoan, 10:30etik 12:30era.