Altzora Sondikako euskara elkarteak bere egun handia ospatuko du irailaren 21ean, Larrabarrena parkean. Goizeko 11etatik aurrera umeentzako jolasak egongo dira, dantza-poteoa eta herri-bazkaria. Bazkarirako txartelak irailaren 17ra arte izango dira salgai Egarri eta Geltoki tabernetan eta Museti Jositegian. Bazkaldu ostean, Gure Berbak jolasean ibiliko dira, eta Taberna Ibiltariak arratsaldea girotuko du. Egunean Behin jolasaren eta argazki-lehiaketaren sariak banatuko dira. Azkenik, Motelak taldeak kontzertua egingo du Geltoki tabernan. Kontzertua 21:00etan hasiko da.