Santa Cruz jaiak Sondikan

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 10a, 14:34

Asteburuan, irailaren 13tik 15era bitartean, Santa Cruz jaiak ospatuko dituzte Sondikan. Larrabarrena eremuan, adin eta gustu guztientzako ekintzak izango dira, hala nola umeentzako ekintzak, kirola, txapelketa gastronomikoak eta musika. Gainera, bariku eta zapatu gauean, etxera lagunduta itzultzeko zerbitzua eskainiko da 01:00etik 05:00etara.

Irailak 13, barikua

18:00 Jaiak hastea eta CD Sondikaren 2024-2025 denboraldia aurkeztea.

18:30 Mozorroen lehiaketa (0-14 urte).

19:30 “Playback” dantza-lehiaketa.

23:00 Kontzertuak: STR + Urrats.

 

Irailak 14, zapatua

11:00 Kalejira, Ipar Elaiak txistu-taldeak girotua.

11:30 Umeentzako gynkana.

12:00 Meza eta aurreskua, Gorantzaileak dantza-taldearen eskutik.

12:00 Marmitako txapelketa.

12:30 Kalejira.

12:30 Igel-toka, CD Sondikaren eskutik, marmitako txapelketaren eremuan.

14:00-14:30 Lapikoak aurkeztea eta sariak ematea.

17:00 Penaltiak, CD Sondikaren zelaian.

17:30 Dj Vithy, mamitako txapelketaren gunean.

18:00 Lagunarteko futbol-partida: CD Sondika – Apurtuarte.

18:45: Penaltien finala.

22:00 Erromeria: Garilak 26 + Dj.

 

Irailak 15, domeka

11:00 Kalejira, Ipar Elaiak txistu taldeak girotua.

11:30 Umeentzako pintura-lehiaketa.

12:00 Puzgarriak.

13:30 Pintura-lehiaketaren sariak banatzea.

18:00 Euskal dantzak, Gorantzaileak taldearen eskutik.

19:00 Txokolatada, jubilatuen eskutik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).