Santa Kurtzeko jaietako egitarauaren baitan, Marmitako Lehiaketa izan zen atzo, irailak 15, Sondikan. Txapelketan jendetza batu zen eta giro itzela izan zen egunean zehar. Argazkiak Juanjo Ortizek egindakoak dira. Txapelketaz gainera, hainbat ekintza izan ziren asteburuan zehar, hala nola mozorroak, kalejira, musika eta kirolak.