Sondikako Udalak jakinarazi duenez, herritarrek parte hartzeko prozesua zabaldu da 2025eko aurrekontuei begira. Hori dela eta, Naia Landa alkatea eta gobernu-taldeko zinegotziak gaur, irailak 18, eta datorren eguaztenean, irailak 25, liburutegian izango dira, herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko. Zehatz-mehatz, hurrengo ordutegi honetan egongo dira bertan: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).