“Akelarre artistikoa nahi gabeko bakardadearen kontra” tailerrean, bakardadeari lotutako emozioak landuko dira artearen bidez, eta emakumeen arteko elkartasuna eta adierazpen emozionala bultzatuko dira. Tailerra egingo da urriaren 7an eta 21ean, azaroaren 4an eta 18an eta abenduaren 2an eta 16an, 18:30etik 20:30era, Sondikako udal-txokoan. Izena ematea urriaren 5era arte egongo da zabalik: berdintasuna@txorierri.eus, 688 654 649 eta udal-liburutegia.