Azaldutakoaren arabera, LAB otsailean aurkeztu zen lehen aldiz hauteskunde sindikaletara, “UGTren urteerako inmobilismoaren aurrean langileak antolatzeko eta haien lehen hitzarmen propioaren alde borrokatzeko tresnak emateko”. Hitzarmena hainbat ekintza eta mobilizazio egin ostean lortu dute, eta azpimarratu dute “hemen lan egin, hemen erabaki” aldarrikapena inoiz baino garrantzitsuagoa dela. “Euskal Herriko langileen lan- eta bizi-baldintzak prekarizatzen dituen hitzarmen estataletik aldendu gara, eta etorkizunean erabakitzeko esparrua sortu dugu”.