“Erabat gaitzesten ditugu oinarrizko eskubideen aurka doazen eta Udal gisa defendatzen ditugun balioen aurkako eraso zuzenak diren horrelako ekintzak”, esan du Sondikako Udalak. “Arrazakeriak ez du lekurik ez futbolean, ez Sondikan, ez beste inon. Diskriminazio mota oro baztertzen dugu, eta beti defendatuko dugu errespetuan, berdintasunean eta inklusibitatean oinarritutako gizartea. Gizarte honetan denok dugu tokia, gure nazionalitatea, kolorea, arraza, sexua edo sexu-orientazioa edozein dela ere”. Udalak babesa eta elkartasuna adierazi dio jokalariari. Beste alde batetik, Espainiako Futbol Federazioak eta Athleticek ere gaitzetsi dute eraso arrazista.