Sondikako jubilatuek txangoa antolatu dute Gernikara

Aikor aldizkaria

Txangoa urriaren 30 egingo dute, eta 59 lagunentzako tokia egongo da. Izena ematea urriaren 24ra arte egin daiteke Jubilatuen Etxean, martitzenetan eta eguenetan, 10:30etik 12:30era. Data hori baino lehenago leku guztiak betetzen badira, izena ematea itxiko da. Informazio gehiagorako, elkartera jo daiteke.