Altzora Sondikako euskara elkarteak Gau Baltza antolatu du eguenerako, urriak 31. Ekintzak 18:30etik 21:00etara izango dira Ikurrinaren enparantzan: umeen tailerrak, etxean egindako mozorroen lehiaketa, kalabaza-tailerra, ipuin-kontaketa, beldurrak erretzea eta txokolatada.