Santa Zezilia ospatuko dute Sondikan

Aikor aldizkaria 2024ko azaroaren 13a

Musikarien, poeten eta itsuen zaindaria da Santa Zezilia, eta bere eguna azaroaren 22a da. Sondikan, berriz, barikuan, azaroak 15ean ospatuko dute. Horretarako, musika- eta dantza-ekitaldia prestatu dute. Hori 19:00etan izango da San Joan elizan, eta bertan parte hartuko dute Ipar Elaiak txistu-taldeak, Olague talde koralak, Txuma Olague abesbatzak, Pentagrama soinu-elkarteak eta Gorantzaileak dantza-taldeak. Sarrera doakoa izango da, baina dohaintzak jasoko dira Caritasi emateko.