San Martin eta Euskal Azoka irudietan

a: Juanjo Ortiz 2024ko aza. 19a, 13:31

Azaroaren 11n, San Martin ospatu zuten Sondikan, eta, besteak beste, kalejira eta aurreskua izan ziren. Domekan, azaroak 17, bestalde, Euskal Azoka ospatu zuten. Nekazaritzako produktuez gainera, artisauen lanak ere izan ziren ikusgai eta erosgai, hala nola, arropa, artilez egindako lanak, beira-lanak eta paperezko apaingarriak. Horrezaz gainera, kalejirak eta tailerrak egin ziren. Ospakizun bietako argazkiak Juanjo Ortizenak dira.