Bestalde, herritarrei deia egin diete “ingurunea zaintzen inplikatu daitezen eta gure komunitateari kalte egin diezaiokeen edozein ekintza bandalikoa salatu dezaten”. Prentsa-oharrean adierazi moduan, “bizikidetza eta errespetua funtsezko zutabeak dira Sondikan, eta ez dugu onartuko horrelako portaerak zigorrik gabe geratzea. Udaletik, edozein ekintza bandaliko erabat gaitzesten dugu, eta lanean jarraituko dugu gure udalerrian bizi eta lan egiten duten pertsona guztien segurtasuna eta ongizatea bermatzeko”.