Hainbat tailer antolatu ditu Garrasiak

Aikor aldizkaria 2024ko abenduaren 3a

Garrasia Sondikako talde feministak hainbat tailer antolatu ditu datozen egun eta hilabeteetarako. Tailer guztiak doakoak izango dira, eta izena emateko, garrasiatf@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. Lehenengo eta behin, josteko tailerra egingo dute abenduaren 10ean eta 17an, 18:30etik 20:00etara, Museti Jositegian. Tailer mistoa izango da.

Abenduaren 28an, bestalde, Autodefentsa tailerra egingo dute Artebe kiroldegian. Tailerra Eva Rodriguez adituak gidatuko du, eta 11:00etatik 13:00etara izango da. Datak oraindik zehaztuta ez dituzten arren, martxotik aurrera ere tailerrak egiteko asmoa dute: errenta-aitorpena, martxoan; autoestimua, apirilean; defentsa-tailerraren bigarren zatia, maiatzean; eta mekanika-tailerra, ekainean. Datak eta lekuak aurrerago jakinaraziko dituzte. Tailerren helburua da pertsonen autonomia handitzea.