Sondikako Udalak udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren esku utzi du Izartza auzoan izandako suteak ikertzea

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 9a, 11:43

a: Sondikako Udala

Sondikako Udalak prentsa-ohar baten bidez azaldu duen moduan, azken asteetan suteak piztu dira nahita Izartza auzoan. Ekintza bandalikoak gaitzesteaz gainera, udalak jakinarazi du udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren esku utzi duela suteak ikertzea eta dagoeneko ikerketa hasi dutela “gertatutakoa argitzeko eta erantzuleak aurkitzeko”.

Era berean, elkarlanerako deia egin die sondikoztarrei, “herritarren inplikazioa funtsezkoa baita horrelako portaerak desagerrarazteko”. Horrela, eskatu die ikerketarako garrantzitsua izan daitekeen edozein informazio izanez gero udaltzaingoarekin edo ertzaintzarekin harretan jarri daitezen. “Gertakari hauek erabat onartezinak dira, eta gure udalerriko bizilagun guztien bizikidetzaren, segurtasunaren eta baliabideen aurkakoak. Herriaren segurtasunarekin eta ongizatearekin dugun konpromiso irmoa berresten dugu, eta espero dugu guztion laguntzarekin horrelako ekintzak ez errepikatzea”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).