Gero eta gutxiago falta da Inauteriaz gozatzeko, eta Sondikako Inauteriak elkarteak gizarte-sareen bidez jakinarazi du aurtengo gaietako bat zein izango den: espazioa. Azaldu dutenez, gaia Gorondagane eskolako umeek aukeratu dute. “Haiek bi gai proposatu zituzten, eta guk, beste bi. Azkenean, herriko txikiek erabaki dute aurten, besteak beste, astronauta, izar eta planeta bihurtuko garela”. Hortaz, esan moduan, espazioa izango da martxoaren 7ko gaia.