Elkarteentzako dirulaguntzetarako deialdia Sondikan

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 29a, 14:45

Sondikako Udalak jakinarazi duenez, 2025eko dirulaguntzetarako deialdia zabalik dago elkarte sozio-kultural eta kirol taldeentzat. Urte osoko dirulaguntza-eskera martxoaren 31 baino lehen aurkeztu behar da; noizean behingo programetarako eskabidea, bestalde, jarduera egin baino hiru hilabete lehenago egingo da. Araudia www.sondika.eus webgunean kontsulta daiteke.