Sondikako Inauterietako herri-bazkarirako txartelak salgai

Aikor aldizkaria 2025ko ots. 7a, 11:25

Sondikako Inauteriak taldeak herri-bazkaria antolatu du martxoaren 8rako, eta txartelak gaurtik, otsailak 7, egongo dira salgai, harik eta agortzen diren arte. Helduentzako menuak 30 euro balio ditu, eta umeentzako menuak, 15 euro. Herri-bazkaria 15:00etan izango da txosnagunean.

Txartelak eskuratu ahalko dira Amets, Egarri eta Miren eta Juantxu tabernetan. Guztira 240 txartel atera dituzte helduentzat, eta 60 txartel, umeentzat. Erosleek diru-kopuru zehatza eman beharko dute txartelak erosteko orduan. Helduentzako menua hau izango da: entsalada, iberikoak, baserriko oilaskoa eta txerri-saiheskia parrillan, pasteltxoak, ogia, kafea eta edaria (kupela ere egongo da); eta umeentzako menua, hurrengo hau: iberikoa, urdaiazpikoa, kroketak, baserriko oilaskoa parrillan patatekin, izozkia, ogia eta edariak. Menu beganoa edo begetarianoa nahiago dutenek, bestalde, 691 075 907 telefono-zenbakira deitu behar dute. Adierazitakoaren arabera, besteak beste, musika-bingoa eta sorpresak egongo dira bazkariaren ostean.