Tren-zerbitzu berezia egongo da asteburuan Sondikako Inauteriak direla-eta

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 7a, 10:54

Euskotrenek jakinarazi duenez, Sondikako Inauterietako joan-etorriak errazteko, bariku eta zapatu gauean, martxoak 7 eta 8, tren gehiago ibiliko dira Sondikatik Lezamara eta Kukullaga/Etxebarrira.

Zehatz-mehatz, barikutik zapaturako gauean trena bi orduero irtengo da Sondikatik Lezamara, eta Kukullaga/Etxebarrira ere eskainiko da zerbitzua. Zapatutik domekarako gauean, bestalde, ohiko zerbitzua egongo da E3 Lezama – Kukullaga/Etxebarri linean, eta trenak bi ordutik behin ibiliko dira. Sondika – Kukullaga/Etxebarri tartean maiztasuna indartuko da. Nolanahi ere, ordutegia aldez aurretik kontsultatzeko gomendioa egin du Euskotrenek, app ofizialean edo www.euskotren.eus webgunean.