Kolorea nagusi Sondikan

a: Juanjo Ortiz 2025ko mar. 11a, 13:40

Estralurtarrak, Mad Max filmaren pertsonaiak, Barbie eta Ken, pilotoak… eta, nola ez, txikiteroak. Horiek guztiak asteburuan batu ziren Sondikan, Inauteriez eta giro onez gozatzeko, eta Sondikako Inauteriak elkarteak antolatutako ekintzetan parte hartzeko. Izan ere, Sondikako Inauteriak herriko eta Txorierriko hitzordurik garrantzitsuenetakoak dira. Aurten ere erabat arrakastatsuak izan dira eta parte-hartze handia egon da.