Zapatuan hasiko da Sondika Pintxotan lehiaketa

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 13a, 11:39

Sondikako Udalak Sondika Pintxotan lehiaketa antolatu du martxotik ekainera bitarterako, eta lehen hitzordua zapatuan, martxoak 15, izango da. Egun horretan haragi-pintxoak sartuko dira lehian, eta bi euroren truke dastatu ahalko dira taberna hauetan: Miren eta Juantxu, Amets, Tindaya, Gaztañaga Berria eta Batzokia. Gainera, Eingo musika-taldeak girotuko du ekintza.

Bestalde, aipatu beharra dago aurten lehiaketak bi berrikuntza dituela. Alde batetik, ordutegia luzatu da: 19:00etatik 22:30era. Beste aldetik, ohiko kategoriez gainera –haragia, arraina eta pintxo librea–, pintxo begetarianoen kategoria ere egongo da. Aurreko edizioetan bezala, kategoria bakoitzeko pintxorik onena sarituko da, eta puntuazio orokorrik onena duen establezimenduak jasoko du txapela. Gainera, bozketan parte hartzen diren pertsonen artean zozkatuko dira bi sari: lagun birentzako bazkaria edo afaria herriko jatetxe batean eta 30 euroko txartela herrian gastatzeko.