Emakumezkoen Esku-pilotako VII. Bizkaia Torneoaren finala bihar, martxoak 14, jokatuko da Bizkaia Frontoian. Alaia Uriarte Gordon sondikoztarra eta Lezamako Pilota Klubeko pilotaria finalera ailegatu da. Bikotekide Erasun izango du, eta Ibarrolaren eta Mendizabalen aurka jokatuko dute. Bestalde, bihar ere torneoaren hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dira: Aldai eta Perez arituko dira Etxegarairen eta Capellanen kontra. Partidak 19:00etan hasiko dira, eta sarrerak www.entradafronton.eus webgunean erosi daitezke bost euroan.