Sondika Mendian egitasmoa bueltan da

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 14a, 12:24

a: Wikimedia / Etxaburu

Sondikako Mendian egitasmoari berriro ekin diote, eta martxoaren 30ean Arrazolako Bide Berdea ezagutzera joango dira. Familia osoarentzako ibilbidea izango da, eta bi ordu eta 30 minutu inguru iraungo du. Izena ematea martxoaren 25era arte dago zabalik, eta online egin daiteke, edo liburutegian astelehenetik barikura. Irteerak hiru euro balio ditu, baina doakoa da eskoako guraso elkartearen bazkide diren umeentzat.