Aste Santuko campusa antolatu du Hegalariak taldeak

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 20a, 12:52

Hegalariak Sondikako areto-futboleko taldeak Aste Santuko campusa antolatu du apirilaren 22tik 25era bitarterako. Campusa 09:30etik 14:00etara izango da eta 55 euro balio ditu; prezioaren barne daude asegurua, kamiseta eta diploma. Izena ematea www.hegalariak.org webgunearen bidez egin behar da, eta azken eguna apirilaren 11 izango da. Sei urtetik 12 urtera bitarteko umeentzako ekintza da.