Sondikoztarrari beti gustatu zaio eskulanak egitea, eta josteko makina bat oparitu ziotenean hasi zen sortzen. “Lanean ere hasi nintzen, baina konturatu nintzen benetan gustura nengoen lan batean ibili behar nuela, eta patroigintza eta moda ikasi nuen. Zenbait enpresatara jo nuen, baina ikusi nuen jostun moduan tratatzen nindutela, eta nik ez dut bakarrik josten; sortu ere egiten dut. Horregatik, arriskatu nintzen eta nire kabuz nabil orain”.