Datorren martitzenean, apirilak 1, Sondikako Herri batzordea batuko da Euskaraldia antolatzeko. Ordubeteko batzarra izango da: 19:00etatik 20:00etara Udal Txokoan. Batzarrean edozeinek parte hartu dezake, eta, besteak beste, gai hauek landuko dira: Sondikako Hamaikakoa osatzeko izen proposamenak jaso, Euskaraldian zein ekintza egingo diren adostu, izen-ematea bultzatzeko jarriko diren mahaietako txandak antolatu, eta komertzio zein enpresetan izen-ematea bultzatzeko estrategiak landu.