Sondikoztarraren hirugarren lana da Zezena eta umea film laburra, eta bertan familian gordetako istorio bat berreskuratu du. Pelikula bere produkzio-etxearen bidez, PLATANOBOLIGRAFO, ekoiztu du, eta bertan zuzendari-lanak ez ezik, gidoilari- eta ekoizle-lanak ere egin ditu. Film laburra Txorierriko euskaraz filmatu du, eta horretarako, Andoni Solorzano hizkuntza-aholkulariaren laguntza izan du. Hurrengo aldizkarian, zehetasun gehiago ezagutuko ditugu Garciaren azken lanari buruz.