Sondika Mendian egitasmoaren baitan, Gorondagane gurasoen elkarteak eta Sondikako Udalak irteera antolatu dute maiatzaren 11rako, San Pedro de Atxarrera, Ibarrangelura. Hiru ordu eta 30 minutuko ibilbidea izango da, zailtasun ertainekoa. Artebe kiroldegitik 9:00etan irtengo dira, eta Sondikara 14:30ean itzuliko dira. Irteerak hiru euro balio du, baina gurasoen elkarteko bazkideak diren umeentzat doakoa izango da. Izena ematea hemen egin daiteke maiatzaren 6ra arte, edo liburutegian, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.