Beste aldetik, Gorondagane eskolako patioaren zoladura garbitu, eta estalkiak, erretenak eta leihoak berrikusi eta garbitu dira, baita Goronda Beko kiroldegikoak ere. Era berean, Artebe kiroldegiko sarrerako atea berritu da, eta Jubilatuen Etxeko estoreak aldatu dira. Datozen asteotan, gainera, ermitako plazako eskaileretan baranda bat jarriko da, “segurtasuna eta erosotasuna areagotzeko”.
Udalaren esanetan, lan horien bidez sondikoztarren egunerokotasuna hobetu nahi dute, eta, bereziki, adineko eta mugikortasun urriko pertsonei bidea erraztu nahi die. “Udalak Sondika inklusibo baten aldeko apustua egiten du, pertsona guztiak erosotasunez eta segurtasunez mugitu ahal izateko”.