Bizkaiera ikastaroa antolatu du Altzorak

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 5a, 14:25

Altzora Sondikako euskara elkarteak bizkaiera ikastaroa antolatu du maiatzerako eta ekainerako. Zehatz-mehatz, hurrengo astelehen hauetan izango da: maiatzak 12, 19 eta 26 eta ekainak 2 eta 9. Ikastaroa 18:30etik 20:00etara izango da, eta Andoni Solorzano Oruek zuzenduko du. Bertan landuko dira ahozkoa, idatzizkoa eta bizkaierazko berbak batuan nola esaten diren. Ikastaroak bost euro balio ditu Altzorako bazkideentzat, eta 15 euro, gainerakoentzat. Izena ematea maiatzaren 11ra arte egin daiteke altzora.ee@gmail.com helbide elektronikora idatzita.