Dirulaguntzen ordenantzari ekarpenak egiteko epea ireki da Sondikan

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 12a, 14:05

Sondikako Udalak udal-webgunean argitaratu du dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantza Orokorraren proiektuaren testua. Nahi duenak 10 egun baliodun ditu, gaurtik maiatzaren 23ra arte, testuari ekarpenak egiteko. Edozein pertsonak zein erakundek egin ditzake nahi beste ekarpen. Ekarpenak Sondikako udal-erregistro orokorrean egingo dira, aurrez aurre edo telematikoan.