Lanak A3 formatukoak izango dira eta paperean aurkeztuko dira; hala ere, irabazleak euskarri digitalean erraztu beharko dio udalari. Kolorea eta teknika hautazkoak izango dira, baina logotipoak inprimatu ahal izateko baldintzak bete beharko ditu. Parte-hartzaileek bi gutun-azal aurkeztu beharko dituzte. A gutun-azalearen barrualdean zehaztuko dira parte-hartzailearen izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa; eta kanpoaldean, idatzi beharko dira “Sondikako Emakumeen Kontseiluaren logotipoa sortzeko lehiaketa” eta lehiakidearen ezizena. Beste alde batetik, B gutun-azalaren barrualdean logotipoa sartuko da, eta kanpoaldean adieraziko dira “Sondikako Emakumeen Kontseiluaren logotipoa sortzeko lehiaketa” eta lehiakidearen ezizena.
Epaimahaia osatuko dute Emakumeen Kontseiluko bi ordezkarik, berdintasun-zinegotziak eta berdintasun-teknikariak. Erabakia hartzeko orduan kontuan hartuko dituzte logotipoaren balio artistikoa, hura irudikatzeko gaitasuna eta hainbat euskarritan egiteko moldaerraztasuna. San Joan jaietan jakinaraziko da irabazlea nor den. Informazio gehiago hemen.