Asteburuan trafiko-aldaketak izango dira Sondikan bi txirrindularitza-probaren ondorioz

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 22a, 14:59

Zapatuan, maiatzak 24, Bizkaiko Infernua txirrindularitza-martxa izango da. Txirrindulariak 08:15ean irtengo da Deriotik eta Derion ere izango dute helmuga. Martxa Txorierritik igaroko da, eta hortaz eragina izango du trafikoan. Adibidez, Sondikako Udalak jakinarazi duenez, espero da udalerrira 12:35ean inguru sartzea; zehatz-mehatz, Deriotik, Txorierri etorbidetik, Berreteaga poligonora. Gero, biribilgunean, Errekagane kaletik Izartza bidera egingo du, eta gero, Pike bidetik Bilbora.

Martxa berriro sartuko da Bilbotik Sondikara 12:55ak aldera. Bagatzatik jaitsiko da Sondikara eta kale hauetako trafikoan izango du eragina: Sangroniz, Aresti, Iberre, Gorondabeko, Lehendakari Aguirre eta Txorierri etorbidea. Handik Deriorantz joango da.

Beste alde batetik, domekan, maiatzak 25, Errepideko Euskadiko Txapelketa egingo da kadete eta junior kategorietan. Txirrindulariak lau aldiz pasatuko dira Sondikatik: 9:20an eta 11:45ean Erandiotik sartuko dira eta Txorierri etorbidetik Deriorantz jarraituko dute; eta 9:50ean eta 13:15ean Sangronizetik sartu, eta Izartza bidetik Pikera abiatuko dira.