Bertso Ardatz ekimena Gernikan hasi zen joan den astean, eta uztailaren 7an amaituko da Markinan. Saio bakoitza egin baino lehen, egoitzetako dinamizatzaileek adineko pertsonekin egiten dute lan, bertso tradizionalen eta herri-kanten inguruan dituzten gustuak eta lehentasunak ezagutzeko. Informazioa bertsolariei helarazten diete, saio pertsonalizatuak eta esanguratsuak prestatu ditzaten. Aldundiaren esanetan, “egitasmoaren onurak entretenimendutik harago doaz. Jarduerak bizi-kalitatea eta osasun mentala hobetzen laguntzen du, baita bakardadeari eta depresioari aurre egiten ere, umorearen, artearen eta interakzioaren bidez. Horrez gainera, kideen arteko elkarrizketa sustatzen du, eta bizipenak partekatzeko eta komunitate-sentimendua indartzeko guneak sortzen dira”.