Sondikako herri-bazkari solidariorako txartelak salgai

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 4a, 11:54

a: Juanjo Ortiz

San Joan jaietako egitarauaren baitan, herri-bazkari solidarioa antolatu da Sondikan ekainaren 22rako. Bazkaria 15:00etan izango da jai-eremuko karpan, eta jatekoa BISUBI Bizkaiko Sukaldarien Fundazioak prestatuko du. Parte-hartzetik jasotzen den dirua Naizen Nafarroako eta Euskadiko adingabe transexualen familien elkarteari emango diote. Bazkarirako txartelak 15euroan ipini dira salgai eta eskuratu daitezke leku hauetan: Batzokia, Juantxu & Miren, Tindaya, Gaztañaga, Gorantzaileak, CD Sondika, Jubilatuen Etxea, Hegalariak eta eskolako gurasoen elkartea. Bestalde, Sondikako merkatariek euren produktuez osatutako otzara bat zozkatuko dute.