Zapatuan musika nagusi izango da Sondikan

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 5a, 11:49

a: Sondikako Udala

Sondika Musika ekimenaren baitan, zapatuan, ekainak 7, zazpi musika taldek joko dute herriko sei tabernaren kanpoaldean. 13:00etatik 15:00era Los Trikitilaris Arrapaladan musika-taldea izango da Gaztañaga tabernako kanpoaldean; Irene, Gautxorin; eta Son Brasil, Amets tabernan. Bestalde, The Noventones musika-taldeak 20:00etatik 22:00etara joko du Tindayan; Ekhi taldeak, Batzokian; eta Carranza Triok, Atarrabin. Azkenik, 22:00etatik 00:00etara Velize talderen musikaz gozatzeko aukera egongo da Amets tabernako kanpoaldean.