‘Fly me to the moon’ uztailaren 12an ikusgai Sondikan

Aikor aldizkaria 2025eko uztailaren 10a

‘Uztaila Kulturala’ programako bigarren pelikula da, eta 7 urtetik gorako pertsonei bideratuta dago.

Sondikako Uztaila Kulturala programak aire zabalean eskaintzen ditu hainbat film, uztailaren 12an Fly me to the moon krispetekin ikusi ahalko da Larrabarrenan 22:00etan. Euria egitekotan, Gorondagane eskolan egingo da emanaldia.