Artebe kiroldegiko ordutegia luzatuko du Sondikako Udalak irailetik aurrera: lanegunetan 3 ordu gehiagoz egongo da zabalik. Horrela ordu bat arinago irekiko dira ateak, eta orain arte egon den eguerdiko etena ezabatuko da. Horrela, 9:30etatik 21:30ak arte egongo dda zabalik, uztaileko osoko bilkurak onartu duenez. Asteburuen kasuan, egungo ordutegia mantenduko da: zapatuetan 10:30-14:00 eta 17:00-20:00, eta domeka eta jaiegunetan goizez baino ez.
Sondikako Udalak jakinarazi duenez, enpresa kudeatzailearekin hitz egiten ari da behin ordutegia luzatuta urritik aurrera kirol zerbitzuen eskaintza handitzeko. Gainera, abuztuan itxita egongo denez, berrikuntza lanak egingo dira, adibidez, Erabilera Anitzeko aretoan. Bestalde, gogorarazi du datorren urtearen hasieran Goronda Beko gimnasioko makinak berritzeko bigarren fasea hasiko dela.