San Juan jaien testuinguruan herri bazkari solidarioa antolatu zuen Sondikako Udalak Bizkaiko Sukaldarien Bilkura (BISUBI) fundazioarekin batera. Bere helburua Naizen elkartearentat dirua biltzea zen, eta astelehenean jasotako 4.390 euro eman zizkien Naia Landa alkateak elkartearen ordezkariei.
Hego Euskal Herriko trans adingabeei arreta eta laguntza eskaintzen dizkie Naizen elkarteak, eta gainontzeko herritarrei informazioa ematen die. Bere izenean Gemma Molinak eta Isabel Monterok jaso dute dirua “esker onez eta hunkituta”, eta eskerrak eman dizkiete antolatzaileei eta parte hartzaileei: “Mota honetako ekitaldiek oso beharrezkoa den ezagutza eskaintzen dute haur eta gazte transexualen errealitatearen inguruan”.
300 menu
San Juan jaien programaren baitan antolatutako otordurako salgai zeuden 300 txartelak saldu ziren, eguna ailegatu baino lehenago, eta beste horrenbeste menu prestatu eta zerbitzatu zituzten BISUBI Fundazioko sukaldariek. “Ohorea da guretzat ekitaldi solidario hauetan parte hartu ahal izatea eta zirrara eragiten digu herritarrek planarekin bat egiteko erakutsi duten prestutasuna”, adierazi du BISUBI fundazioaren sulkaldari eta presidente Lara Martínek.
Bere aldetik Sondikako alkate Naia Landa pozik agertu da Naizen bezalako elkarteari lagundu izanagatik: “Oso beharrezkoa den zerbitzua eskaintzen du eta ilusio handia ematen digu egiten ari diren bidean gure harri-koxkorra jarri ahal izateak”. Adierazi duenez, Herri Bazkari Solidarioak arrakastatsuak dira, eta, horregatik, horiek antolatzen jarraituko dute.