Hainbat herrialdeko dantzek girotuta ospatu zuen Sondikak Nazioarteko Folkore Jaialdia

a: Juanjo Ortiz 2025ko uzt. 28a, 12:13

Gorantzaileak taldearekin batera aritu ziren Mexikoko Ballet Folklórico de La Universidad De Colima eta Zeelanda Berriko Taumata Whitireia dantza-taldeak.

Goronda Beko kiroldegian ehunka lagun bildu ziren nazioarteko doinuak entzuteko, eta beste kultura batzuetako dantzak ezagutzeko. Aurten Nazioarteko Folkore Jaialdiak bere 50. edizioa ospatzen zuen, eta urtero legez dantza emanaldiak egin ditu Sondikan.

Mexikoko ‘Ballet Folklórico de La Universidad De Colima’ eta Zeelanda Berriko ‘Taumata Whitireia’ dantza-taldeak etorri ziren gurera uztailaren 24an arratsaldea girotzeko. Mexikoko dantzariek ordezkatu zuten Estatu Batuetatik etorri behar zuen Georgiako University taldea.

Mexikoko ‘Ballet Folklórico de La Universidad De Colima’

 

Zeelanda Berriko ‘Taumata Whitireia’ dantza-taldea

 

Gorantzaileak