Mantentze eta hobekuntza lanak egin dira Sondikan udan zehar

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 4a, 12:43

Udako oporraldia aprobetxatuz, Sondikako Udalak hainbat hobekuntza, mantentze eta irisgarritasun lan egin ditu udalerrian.

Artebe kiroldegian hezetasunak kendu dira, elektrizitate sistema hobetu da eta zenbait baldosa oker zuzendu dira. Gorondagane eskolan goiko sarbidea atondu da, haur hezkuntzako patioaren zati bat estali da pertsiana elektrikoak instalatzen hasi dira. Bestetik, aurrekontu parte-hartzailetan jasotako eskariei erantzunez Errota Bidean, La Campa auzoan eta padel pisten inguruan esertzeko bankuak jarri dira eta Santa Cruz ermitaren plazako eskailerek baranda izango dute hemendik aurrera.