Izena irailaren 2tik aurrera eman ahal zen Udal Liburutegian, eta azken eguna irailaren 12an izango da, ostirala. Bertan, datu pertsonalak eta bankuko kontu zenbakia aurkeztu behar dira. Liburutegian bertan izango da irailaren 17an plazen zozketa. Honen ondoren ordainketak helbideratuko dira eta ikastaroak urrian hasiko dira.
Diru-laguntzei dagokienez, Diru-sarrerak bermatzeko Errenta (DBE) edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) jasotzen dituzten familietako seme-alabek tasaren %100eko hobaria izango dute, eta hartzaileek 65 urtetik gorakoentzako den tasa bera ordainduko dute. Honez gain, familia ugariek %50eko deskontua izango dute.