Sondikako Udalak ostiralean hasiko diren Santa Kurtzeko jaien egitaraua argitaratu du

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 10a, 14:12

Oinutsik erromeria

Sondikako Udalak Santa Kurtzeko jaien egitaraua argitaratu du, ostiralean, irailaren 12an, hasiko direnak. Ostiralean, jaiei hasiera emango zaie, CD Sondikaren denboraldi berriaren aurkezpenarekin. Gauean, Travelling Brothers-en kontzertua izango da, eta hauen ondoren, Iban Bross DJ-a.

Larunbatean, kalejira, Marmitako Txapelketa, txiki-gazte parkea, eta CD Sondikaren lagunartekoa Apurtuarteren aurka nabarmentzen dira. Gauean, erromeria izango da Oinutsiken eskutik, eta ondoren Aitor Piornedo DJ-a.

Bukatzeko, igandean haurrei zuzendutako ekintzak izango dira, besteak beste, puzgarriak edota txokolatada. Honez gain, kalejira izango da, meza eta azken honen ondoren aurreskua Gorantzaileak Dantza Taldearekin. Egitarau osoa Udalaren webgunean dago eskuragai.