Alkateak aipatzen dituen ekintzak Larrabarreneko merenderoko barbakoen eta mahaien apurketa, Errementeria kaleko hainbat kutxatilen lapurreta, eta udalerrian zehar aurki izan daitezkeen hautsitako kristal zein zaborra dira. “Gizalegearen aurkako” ekintza horiek, Udalaren esanetan, Santa Krutz jaiak ospatuko diren eremutik gertu izan dira, eta honek prestaketak zailtzea ekarri du. Udalak aurretiazko barkamena eskatu du jaien hasieran elementu batzuk ez badaude %100ean konponduta. Hala ere, Udalak mahai berriak eskatu ditu merenderorako eta lapurtutako kutxetak berritzen hasi da jada.
"Sondika garbi eta seguru bat nahi dugu. Eta, horretarako, funtsezkoa da espazio publikoak guztion artean zaintzeko ardura izatea. Gure kaleak, parkeak, espaloiak, eraikinak eta hiri-altzariak garbi eta egoera onean mantentzea erantzukizun partekatua da, zuzenean gure bizi-kalitatean eragiten duen konpromisoa", gogorarazi du Naia Landa alkateak.
Bukatzeko, Landak gogorarazi du Udalak abuztutik daramala Ertzaintzarekin lanean herrian segurtasuna indartzeko dispositibo batean lanean. Udalak dioenez, Ertzaintzako agenteek zein Sondikako Udaltzaingoek zaintza areagotu dute azken hilabetean, patruilen maiztasuna handituz eta udalerriko sarrera-irteeretan trafiko-kontrol estrategikoak eginez.