Sondikako Udalak tratamendu irristagaitzen esperientzia pilotua burutu du

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 29a, 14:15

Sondikako Udalak burutu egin du tratamendu irristagaitzen esperientzia pilotua. Lan hauek irailaren 25eko gauean egin ziren Txorierri Etorbidean (farmazia pareko espaloian) eta Mitxine eta Izarza kaleen arteko kurban. Bertan Udalak zoladuran tratamendu irristagaitzak aplikatu zituen, oinezkoen segurtasuna “hobetzeko” helburuarekin.

Honen inguruan Udalak dio entzute-prozesu ezberdinetan jasotako eskaerei emandako erantzuna dela, eta emaitzak onak badira, Udalak tratamendu horiek udalerriko beste zonalde batzuetara zabalduko dituela.